XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bigarren atala.

Larrain bakarrik, gero Lide, Mañu ta Gasparr.

Larrain: ¿Nork esaten dio ezetz?.

Nik beintzat ezin det.

Emaztea il eta orixen besterik etzait gelditu.

¡Zer egin bear det nik, bere zoriona besterik! ¡Eta ain ona da ta!.

Etzayo gogoratzen iñork ere gaiztakeririkan egin lezakeanik ¿Nola ba?.

Guztiok bera bezelakoak ba-giña, ludi au zeru ederr bat izango litzake.

(Altxatzen da, ta leyotik begiratzen du).

¡Ixildu ditu! Zerbait esango zien, egunero baño geyago eskuba zabalduaz, ta or dijoaz txintik atera gabe.

¿Mañu aztiaz zer egin ote du?.

(Urratz otsa malladian gora norbaitzuk baletorrzkie bezela entzuten da).

¡Ez al du gora ekarriko! Diranak dirala, gora datoz ba....

(atzeko sarrerara joanaz dio:) Nik esan detana: gora dakarr iñork begiz ikusi ezin duen atso ori... (Erritan bezela).

(Au esanez sarrtzen dira gelan, Lide, besotik Mañu daramala, ta atzeraxeagotik Mañu aztiaren makillarekin Gasparr, Larrain'go morroya).

(- Lide'k exeri erazitzen du aztia alki batean, eta Larrain'ek bitarrtean dio:) ¿Zertarako dakarrzu oneraño?.

Lide: ¡Azketzi, aita! Jo egin dute, ta berrizere arrapatuko ba'lute, beste orrenbeste egingo lioteke onenean.

Orrengatik etxean eduki nai det, besteak joan bitarrtean.

Larrain: ¿Eta zergatik ez dezu eskaratzean utzi?.

Lide: Morroyak ere ezin ikusi dute.

Larrain: Zerbaitegatik izango da.

(Mañu'ri begiratuaz) ¿Ez al da orrela, Mañu?.